Konprometituak

KELSENen, elkarrekin begiratzen diogu etorkizunari

GURE SEKTOREAREN ERRONKA TEKNOLOGIKOAK EZAGUTZEN DITUGU, ERANTZUKIZUN KORPORATIBO ZORROTZENETIK EGITEN DIEGU AURRE.

Prozesuen eraginkortasuna

KELSEN, bere produkzio eta kontrol prozesuen automatizaio integraleruntz jotzen ari da, helburua akatsen detekzio azkarra, haien murrizketa eta zuzenketa delarik. Honela bere negozioa eta eskeinitako zerbitzuak optimizatzea bilatzen du.

Jasangarritasuna

Duen erantzukizunaz jabetuta, etorkizun jasangarri baten aldeko apustua egiten du KELSENek, ez bakarrik jardueratik bertatik eratorritako produktuak berrerabilita, baizik eta baita gure bezeroei haien jardueratik eratorritakoekin lagunduz ere.

Produktuen ekodiseinua

Sektoreak dituen beharrei erantzun errentagarri, eranginkor eta jasangarriak emateko, ikerkuntza eta ekodiseinua erabiltzen dugu egunerokoan. Horretarako KELSENek bere jakinduria, esperientzia eta abangoardiako teknologia duen laborategia erabiltzen du produktu berrien IKERKUNTZA eta GARAPENA egiteko.

Energia-eredu berrietarako soluzioak

Energia-iturri berriek erregogor berri eta egokituak beharko dituztenez KELSENek erreferentziazkoak diren Berrikuntza-proiektuetan kolaboratzen du. Egunerokoan ikerkuntza eginez, gure bezeroen behar berriei erantzun aproposak emateko lan egiten dugu.

CO2 emisioak murriztea

Europa mailan datozen urteetarako ezarrita dauden ingurumen-konpromisoak betetzeko jarduketa-plan bat dute abian CALCINOR-ek eta KELSENek.

KELSEN GAURKOTASUNEAN

ENERGIA-ERAGINKORTASUNEKO PROIEKTUA

KANPOKO ARGIZTAPEN-SISTEMA HOBETZEA.

Proiektu honen barruan egindako jarduketekin, KELSENek LED teknologiako argiak ditu; argi horiek energia elektrikoaren kontsumoa eta mantenu- eta ordezte-gastuak murriztea ahalbideratzen dute, bizitza erabilgarri luzeagoko argiak baitira. Halaber, instalazioetako argiztapena hobetu nahi izan da proiektuarekin, zona gehiago eta hobeto argiztatzeko helburuz. Europar Batasunaren laguntza finantzarioa izan du proiektuak, eskualde-garapenerako 2014-2020 aldirako europar funtsaren (FEDER) bitartez.

Adituak

Altzairugintzaren industriarako dolomía-erregogorren ekoizpenean adituak gara.

Ezagutu gure produktuak

Ongi etorri KELSENera

Puntako produktu erregogorrak.

Ezagutu gaitzazu

Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.

This site is registered on wpml.org as a development site.