Ongi etorri KELSENera
Puntako produktu erregogorrak
GURE HISTORIA 60. HAMARKADAN HASTEN DA EUSKAL HERRIKO BAILARA BATEAN.
Familia-enpresa bat, masa monolitikoen fabrikazioari ekin ziona hurbileko altzairutegi baten galda-koilaren pareten estalketa egiteko.
Laster, altzairutegi elektriko eta oxigenodunen beharrak asetzeko produktu erregogor berriak sortzen joan ginen, konformatu zein ez-konformatuak, horrela gure produktu-sorta handituz.
2001 urtean gure lehengai nagusiaren hornitzailea zen CALCINOR-ek, industria-mineralen familia-enpresak, KELSEN erosi zuen.
ERALDAKETA- ETA MODERNIZAZIO-PROZESU SAKON BATEN ONDOREN, DOLOMIAZKO ERREGOGORREN FABRIKAZIOAN EUROPAKO ERREFERENTZIAZKO EKOIZLE IZATERA IRITSI GARA.
KELSEN ZENBAKITAN
-
145langile
-
125 Kt/urtean Ekoizpen-gaitasuna
-
Bezeroak151kontinenteetan
Espainiako ipar-ekialdeko kostan dago REFRACTARIOS KELSEN enpresa, kokaleku geografiko bikaina gure produktuak munduko edozein lekutara irits daitezen, gaur egun gure nazioarteko proiekzioa indartu delarik EEBB dugun presentzia produktiboari esker (KELSEN USA).
CALCINOR TALDE ENPRESARIALAREN PARTE GARA
70 urte baino gehiagoko ibilbide industriala duen CALCINOR, industria-mineralen familia-enpresa bat da. Egoitza Espainiako ipar-ekialdean duelarik, Estatuan zein nazioartean ekoizpen-presentzia du.
20268 Altzo (Gipuzkoa). Spain
Enpresa-egitura dibertsifikatua du CALCINOR Taldeak, meatze-jarduera oinarri, sektore desberdinetan erabiltzen diren produktu mineralen ekoizpen industriala egiten bait du.
Produktu horien artean, kalitate handiko kaltziodun produktuak daude, KELSENi altzairugintzako bezeroen behar globalei erantzuteko ahalmena ematen diotenak.
- 42enpresa
- 52produkzio gune
- 2400langile
INTEGRAZIO BERTIKALA
KELSEN enpresaren ezaugarri bereizgarrietako bat da INTEGRAZIO BERTIKALEKO enpresa dela; horrela, CALCINOR-en eskutik, erregogor dolomitiko bikainak fabrikatzeko lehengaia eta bere bezeroek behar dituzten karea eta dolomia ditu.
GURE DOLOMIAREN SEKRETUA
KELSENen, purutasun handiko eta erregogortasun-ezaugarri bikaineko dolomia-SINTERRA erabiltzen dugu, CALCINOR-ek dituen dolomia-gordekin bikainei esker.
Honela lortzen dugu gure kalitate handiko dolomia:
KALITATEZKO LEHENGAI PROPIOAK
KELSEN-en, DOLOMIA ERRESERBAK bermatuak edukitzeak egonkortasuna eta jarraitasuna ematen digu ETORKIZUNERA begira.
Adituak
Altzairugintzaren industriarako dolomía-erregogorren ekoizpenean adituak gara.
Refractarios KELSEN
Belen Industriagunea, 1
20150 Aduna (Gipuzkoa)
Kelsen USA
W 6th Ave &, Center St, Tarentum,
PA 15084, Pensilvania Estados Unidos
Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.