Partekatu eduki hau

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak egositako dolomita-adreiluak ekoizteko lantegi berria jarri du martxan

2023ko Martxoaren 21a
2 minutu

Krisi globaleko egungo egoeran, taldeko enpresen jarraitutasunaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten eta horretarako inbertitzen jarraitzen du CALCINOR-ek. Ildo horretan, dolomitazko adreilu eta masa erregogorren ekoizpenean Europan erreferente den REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak berriki jarri du martxan egositako adreiluen lantegi berria; horrela, Adunan (Gipuzkoa) dagoen 6.000 metro koadro baino gehiagoko handitze-lanak amaitu ditu.

Horrek guztiak enpresak dolomitazko erregogorren fabrikazioan europar erreferente gisa duen posizioa indartzen du, segurtasunaren, eraginkortasunaren, automatizazioaren, erabilitako teknologiaren abangoardiiaren eta ingurumenari dagokion jasangarritasunaren arloetan nabarmenduz.

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, integrazio bertikalaren eta prozesuak optimizatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak, Europan altzairuaren industriak eskatzen duen hornikuntza bermatzea bilatuz; lehengai propioak eta kalitate goreneko dolomitazko erregogorren gama hornitzen dizkio enpresak industria horri.

Refractarios KELSEN

Belen Industriagunea, 1
20150 Aduna (Gipuzkoa)

+34 943 69 60 99

kelsen@calcinor.com

Kelsen USA

W 6th Ave &, Center St, Tarentum,
PA 15084, Pensilvania Estados Unidos

+17242248800

contact@kelsenusa.com

Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.