2023ko maiatzaren 14aan jokatu zen El Diario Vascok, Donosti Eventosek eta ADEGIk antolatutako ENPRESEN LASTERKETAREN XIV. edizioa Donostian.
Enpresa bakoitzeko lau korrikalariz osatutako taldetan jokatzen da lasterketa, eta taldekideek elkarrekin hasi eta amaitu behar dute hirian zeharreko 8,5 kilometroko ibilbidea. Oraingo honetan, 4 talderekin parte hartu zuen Calcinorrek, inoiz baino talde gehiagorekin.
KELSENen kasuan, korrikalari-taldea osatu duen lehen aldia izan da, emakumeen parte-hartze nabarmenarekin; hain zuzen ere, Calcinorrek aurkeztutako lau taldeetatik, KELSENena izan da talde misto bakarra.
KELSENeko korrikalarientzat gozagarria izan zen kirol-esperientzia korporatiboa, etorkizunean lankide gehiagok parte hartu dezaten ateak irekitzen dituena.
Jarrai dezagun taldean lanean!