Partekatu eduki hau

Kelsen-ek EcoVadis-en Brontzezko Domina eskuratu du bere lehen ebaluazioan

2024ko Irailaren 19a
2 minutu

Jasangarritasunarekiko konpromiso globala errekonozituz

Refractarios Kelsen, EcoVadis plataformak saritu du Brontzezko Domina prestigiotsuarekin, mundu mailan enpresen jasangarritasuna ebaluatzen duen plataforma ospetsuenetako bat delarik. Lorpen hau are garrantzitsuagoa da, izan ere, enpresak lehen aldiz parte hartu bait du ebaluazio zorrotz honetan, eta nazioarteko sailkapenean 78. percentilean kokatu da, mundu mailako enpresen %22 hoberenen artean kokatuz.

Etorkizun jasangarriaren aldeko bidea

Domina honek Calcinorren jasangarritasunarekiko konpromisoak duen eragin positiboa azpimarratzen du. Kare eta produktu errefraktarioen ekoizpenean liderra den Calcinor taldearen parte izanik, Refractarios Kelsen-ek jasangarritasuna bere estrategia nagusitzat hartu du. Ingurumen-eragina murrizteko eta bertako komunitateen eta planetaren ongizatean laguntzeko helburu argiarekin egiten dute lan egunero.

Komunitateen eta ingurumenaren aldeko eragina

EcoVadis-en errekonozimendu hau enpresaren jasangarritasun praktiken bultzada handia da, eta horrek enpresaren langileei, komunitateei eta ingurumenari onura ekartzen dizkie. Refractarios Kelsen-en ahalegin hauek Calcinorren estrategia zabalagoaren parte dira, etorkizunean erantzukizunez jarduteko praktika berritzaileak sustatzen jarraituz.

Etorkizunari begira, Refractarios Kelsen-ek jasangarritasun helburu berriak ezartzen jarraitzeko konpromisoa du, industria eta ingurumenaren aldeko ekimenetan eragin positiboa izaten jarraitzeko asmoarekin.

Refractarios KELSEN

Belen Industriagunea, 1
20150 Aduna (Gipuzkoa)

+34 943 69 60 99

kelsen@calcinor.com

Kelsen USA

W 6th Ave &, Center St, Tarentum,
PA 15084, Pensilvania Estados Unidos

+17242248800

contact@kelsenusa.com

Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.