Partekatu eduki hau

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak laborategi-instalazio berriak estreinatu ditu

2023ko Martxoaren 22a
2 minutu

60ko hamarraldian sortu zen REFRACTARIOS KELSEN SA enpresa, eta 2001ean sartu zen CALCINOR familian. 50 urte baino gehiagoko esperientzia du Siderurgiaren sektorerako erregogorrak fabrikatzen; esperientzia horri esker, erreferentziazko enpresa da REFRACTARIOS KELSEN SA adreiluen eta masa dolomitikoen ekoizpenean.

Lidergo-posizio horrek kalitatezko maila handiko estandarrak eskatzen ditu, eta produktuaren garapenaren eta berrikuntzaren aldeko definitutako apustua. Horretarako, berriki estreinatu ditu REFRACTARIOS KELSEN SA enpresak abangoardiako laborategi berri baten instalazio produktiboak.

Material erregogorren ekoizpenaren kalitate-kontroleko entseguak egiteko beharrezko ekipamendua du laborategi berriak, eta siderurgia-industriaren goi-mailako errekerimenduei erantzungo dieten produktuen I+Gean espezializatutako adituz osatutako lantaldea du. 

Lau kontinentetan saltzen ditu REFRACTARIOS KELSEN SA enpresak bere produktuak; ingurune lehiakor horretan, bizirauteko eta lidergo-posizioari eusteko funtsezko elementuak dira berrikuntza, kalitatea eta ingurumen-erregulazioak. Instalazio berri horiekin, material erregogorrek etorkizunean aurkituko dituzten aipatutako erronkei aurre egiteko posizio gailen batean kokatzen da enpresa.

Refractarios KELSEN

Belen Industriagunea, 1
20150 Aduna (Gipuzkoa)

+34 943 69 60 99

kelsen@calcinor.com

Kelsen USA

W 6th Ave &, Center St, Tarentum,
PA 15084, Pensilvania Estados Unidos

+17242248800

contact@kelsenusa.com

Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.